Ignacio Zuloaga Museo Ignacio Zuloaga

XIX. mendean, ·1808-1898·, Espainia sozialki eta politikoki hondatzen da Independentzia Gerraren ondoren. Ez estatua ez herria, ez dira porrotaren ondorioak gainditzeko gai.

Ezkortasuna handitzen doa hurrengo urteetan zehar.

Handiusteko ilusio faltsuak, ezgaitasun politikoa, gainbehera orokorra eta nazioarteko aipu-galtzea, erreakzionatzeko gaitasunik gabeko herrialde baten patu tristea izan zen.

Mende amaieran, intelektual talde bat eratu zen, "98ko BELAUNALDIA", eta hainbat idazle, filosofo, kazetari, olerkari eta artista, egoera dramatiko honen aurka agertu ziren. Euren helburua “Espainia eraberritzea” zen.

Azorín, Pío Baroja, Ramiro de Maeztu, miguel de Unamuno, Antonio Machado, Valle-Inclán, eta beste hainbat, taldeko intelektualik garrantsitsuenak izan ziren.

Zuloaga "98ko BELAUNALDIKO" margolaria izan zen, bere obretan, "Espainia beltzaren" garaiko intelektualik garrantsitsuenen izpiritu literario eta kritiko berak adierazten zituelako.

"Mis Amigos" margolan famatua · 1920-36 ·,
Z Kolekzioa, "98ko BELAUNALDIA"ren "erretratua" izan zen. Bertan, taldeko kide nagusiak ageri dira, beste lagun pertsonal batzuekin batera.

“ZULOAGA AUZIA” gai polemikoak, iruzkin berezia merezi du.

XX. mende hasieran Veneziako Bienalerako artisten hautaketan parte hartu zuen, ·1905·, aristokrata eta burgesiako figura handiak erretratatzen zituen, bere konposizio, paisaia eta erretratuekin arrakasta itzela lortuz.

Bere koadroetako lenguaiak eta Europan eta Ameriketan eginiko erakusketen harrera onak, espainiar kritiko eta politikariak asaldatu zituen.

XIX. mende erditik aurrera, Modernismoa eta gainerako estilo eta mugimenduek arrakasta handia izan zuten Piriniotatik haratago.

Manet, Degas, Monet, Rodin, Van Gogh, Gauguin, Toulouse Lautrec, Munch, Kandinsky, Matisse, Picasso eta beste hainbat artista, XIX-XX. mendeetan arte plastikoen iraultza suposatu duten "ismo" ezberdinen ordezkariak izan ziren.

Zuloagak gehienak ezagutu zituen, hainbatekin erakutsi zuen, batzuen adiskide izan zen, baina Zuloagak bere bideari jarraitu zion “zirrara, estiloa, sinplifikazioa, izaera, konposizioa” margotzen.
Giza arrazaren psikologia bilatzen zuen, lerroa, arabeskoa, bere ikuspegi pertsonala, ausardia, fantasia eta asmaketako indarra landuz
Bere paletari dagokionez, gehienez hiru edo lau tonu erabiltzen zituen, beti “argi-iluna” bilatuz.
Beltza, grisak, okreak, lurrak, siena kolorea, kadmio gorria eta “Grecoren” berdea.

“Emozio eta soiltasunez, arima irudikatzea”.

Gaur egungo eta bere garaiko hainbat historialari eta intelektual, bat datoz Greco “Zuloagaren margolaria” bezala aipatzerako orduan. Kretatarrari buruz honela zioen: “Nire idoloa” hil zenean, bere bizitzan zehar lorturiko ospea galdu zen, eta ondorioz bere lanaren balio artistikoa ere bai”.

Zuloagak berraurkitu zuen Greco hainbeste urteren ostean eta bere bildumako piezarik nagusienak izango ziren bi maisulan erosteko aukera ere izan zuen.

“La visión de San Juán”, Kordoban erosia ·1905·, bere lagun Auguste Rodinekin batera Toledora eta Andaluziara eginiko bidaia batean zehar, gaur egun ·MET Bilduman, NY ·.

“San Francisco recibiendo los Estigmas”
· Erroma · 1570 · Taula gaineko Tenpera · Sinatua 
· Z Bilduma ·

Velázquezengandik, bere kolore inpresionista eta poetikoak, edota bere koadro eta irudietan margotzen zituen atmosferek, eragin zioten.

Zuloagak Goya mirestu zuen, eta bereziki bere "Espainia beltzeko" koadroetako “giroaren magia”k eragin zion.
Margolari eibartarrak, 1915ean maisu aragoiarraren jaiotetxea erosi zuen, haren jaioterrian, Fuendetodosen.

Margolari eibartarra ez zen inoiz izan, ez moda ezta bere garaiko estiloetara egokitutako margolaria ere.

Ez zuen imitatu, nahiz eta hainbat eragin onartu zituen, izan ere, “giza arrazaren eta lurraldearen margolaria baitzen, karakterea, zirrara eta indarra atsegin zituena bere marrazki eta margoetan”.

Akademizismoa, bere askatasunean eragitea eta ildo ofizialen menpean margotzea beti baztertu zituen.

Unamunok Zuloagari buruzko saiakera batean idatzi zuen: “espainiarrak pentsatzen duena hobeto ikusten du, eta ondo pentsatzen badu ikusten duena, ez du pentsatzen duena ondo ikusten”.

Zuloagak eskandaluz margotu zuen, Espainiako tristura erakusten zuelako.

Parisen, Sevillan, Segovian, Madril eta Zumaiako estudioetan garatu zuen bere obra.

Autodidakta, zintzoa, lotsatia, harroa eta eskuzabala, eta bakartia izan zen.

Bere gustura bizi eta margotu zuen.

Izan nahi zuena izan zen.

 

Gora joan

Foto Ignacio Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga
Ignacio Zuloaga c.1919

Foto Ignacio Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga
Ignacio Zuloagaren Kolekzio Historikoa c.1921

Foto Ignacio Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga
Bisita-txartela c.1900-24

Foto Ignacio Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga
Santiago Ermita c.1921

Foto Ignacio Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga
Anfora c.1870
Plácido Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga

Foto Ignacio Zuloaga
Bodegoia c.1625
Juan van der Hamen y León