KONFESIOAK
“Sinplifikatu, ausartu (emozioarekin jolastuz). Marraztu, marraztu eta marraztu.
Bi tonurekin jolastu, hirugarren bat nabarmentzeko.
Asko sakrifikatu eta garrantsitsuena nabarmendu.
Argi-iluna. Hotz eta beroaren gisa. Marraztu, eta gero ezabatu.
Emozioa guztiaren gainetik. Karakterra eta marrazketa.
Ez arduratu atmosferaz. Asko egin, gero berriz desegiteko.
Margotu norberarentzat, eta inoiz ez besteentzat.”