Ongi etorri Zra Museo Ignacio Zuloaga

Ignacio Zuloaga. Margolaria. Eibar. Gipuzkoa. 1870.
Urola ibaiaren estuarioan barrena, Kantabriko itsasorantz, padura basati eta naturala.
Hegazti migratzaileen geralekua eta flora aberatseko hezegunea da.
Hareatza honetan 'Santiago' baserria, erdi abandonatua, eta Donejakue bideko XV. mendeko ermita aurkitzen dira.
Honelakoxea zen toki hau 1910. urtean enkante publikoan margolariak eskuratu zuenean.
Santiago-Etxea, familiaren bizilekua, 1914an inauguratu zen eta bi urte beranduago,
Estudio-Tailerra, Kolekzio Historikoaren Museoa
eta Donejakue bideko Ermita.

Urak maiz hartzen zuen Santiago-Etxearen penintsula itsaso zakarraren ondorioz, honexegaitik 1917an babes dike bat eraikitzea pentsatu zuen.
Bitartean, artistak diseinatutako parkean, belardia hazten zihoan, baita gaur egun ehunka urteko Cupressus Macrocarpa zizelkatuak ere, bisitaria sartzera gonbidatuaz.

Zuloagak mende erdia bete berri zuen eta ziurraski bere helburu artistiko eta pertsonalak ere erdietsiak zituen. 17 urte zituela "nik pintatzaillea izan nai det, ama", esan eta bakar-bakarrik herritik alde egin baitzuen.

Hala ere bere jaioterrira bueltatu eta hemen ezarri zen betiko, leku bakarti honetan, familiarekin bizi eta lan egiten jarraitzeko aproposa, ilunabarrean itsasoari begira gogoratuaz bere artista iragana, nazioartean ezaguna, atzo, gaur eta bihar.

Foto Nazioartean
Santiagoko padura 1870

Foto Nazioartean
Zuloagaren penintsula 1917

Foto Nazioartean
Z Kulturgunea 2018